ARTEA

Pablo Aizoiala durangarraren margolanak ikusgai daude Madrilen

Pablo Aizoialak honela azaltzen du erakusketa: "erakusketa honetan ikusten dena orban beltz txikiak dira, zeintzuk elurrak erabat estali ez duen paisaia zuria tantotzen duten. Behetik beste paisaia bat dago, kolore pastelekin, marrazkiekin, akuarelekin eta oleo pinturekin. Horiek agertuko balira hemen erakusten denaren beste ideia bat emango lukete. Erakusketako gaiak honako hauek dira: barrualdeak, billarrak, gorputz biluziak, loreak…".

Madrileko María de Guzmán, 61 kalean dagoen BAT galerian daude Aizoiala durangarren lan hauek. "Seguruenik pintatzen dut ondoen egiten dakidana delako, edo egiten dudan gauza bakarra delako", dio artistak. Hala, bere helburua pintura baten gainetik hegan dabilen esentzia definiezina kontatzea da.

Exitmail-ek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button