MUSIKA

Nekez taldeak “Lokatzetako Igela” diskoaren bira amaituko du, Iruñean

Barañaingo Nekez bandak Lokatzetako Igela izenburuko diskoa aurkezteko antolatutako bira amaituko du ostiralean, Iruñeko Canalla aretoan, 21:00etatik aurrera, 30 kontzertu baino gehiago eman ostean. Nekez taldearekin batera Madrilgo Against The Waves eta Lizarrako Irkaia arituko dira.

Vortex, Kasu edo Arkada taldeetan aritutako musikariek osatu zuten Nekez 2007an. Metal melodiko garaikidea jotzen dute nafarrek, Ekon, Kauta eta Governors herrikideen erara.

Madrilgo Against The Waves taldea, berriz, estreinakoz izango da Iruñean. Estatuko metal banda garrantzitsuenenetarikoa da. Madrildarren bigarren diskoak, Borealis (2016), Joey Sturgisek (Asking Alexandria, The Devil Wears Prada, Emmure…) ekoitzia, oso kritika onak jaso zituen, “kritikariek Europako metalcore melodiko talderik hoberenetarikoa zela esan baitzuten”.

Lizarrako Irkaia taldeak, azkenik, metalcore elektronikoa jotzen du. Orain arte disko bakarra plazaratu dute, “Nafarroako talde gazte eta puntakoa izatera iritsi da, eta Infernu Tabernan eta Sorgin Gaua festibalean emandako kontzertuekin ikusleen arreta erakarri dute”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button