ESZENA

ACT Nazioarteko Sortzaile Berrien Jaialdiak, 10 urte

ACT Nazioarteko Sortzaile Berrien Jaialdia ekainaren 5etik 8ra bitarte egingo da Bilbon eta Barakaldon. Aurtengoa jaialdiaren hamargarren edizioa izango da.

Hala, ACTek, 20tik gora antzezlan aurkeztuko ditu, “lehiara doazen lanak,erakusketa ataleko antzezlan bereziak eta aurreko edizioetako irabazleak barne daudela”. Lan horiek hainbat jatorritakoak izango dira, hala nola, Italia, Erresuma Batua, Herbehereak, Suitza, Belgika, Portugal, Espainia eta Euskal Herria. Jaialdia hainbat gunetan egingo da, Guggenheim Bilbao Museoko Zero espazioa, Barakaldo Antzokia, eta Bilboko Itsasadarretako Museoa eta Kafe Antzokia.

Hala, inaugurazio egunean, ekainak 5, Kafe Antzokian iazko irabazle izan zen Ana Mendes portugaldarrak Self portrait lana aurkeztuko du. Jarraian Ingalaterrako eta Indiako dantzariekin osatutako Balbir Singh Dance konpainiak Decreasing infinity obra taularatuko du, eta, azkenik, BAI antzerki eskolako nazioarteko proiektuaren emaitza den Cooking Marmitako ikusi ahalko da.

Nazioarteko Sortzaile Berrien Antzerkialdiari dagokionez, aurten hamaika pieza labur (gehienez 30 minutukoak) lehiatuko dira: Chiren (Igor Vrebac, Herbehereak); Ophelia23@hamlet.kng (Doubletake!,  Suitza); Hier un (Nowhere, Herbehereak); Heave (Epiclastics, Erresuma Batua/ Italia/ Euskal Herria); Fa laugarrenean (LaRessistens, Euskal Herria); Unidentititled (JasonAlmaDArko, Belgika); A solas (Cia. Flesh, Andaluzia); Cafe con leche (Esther Drijver, Herbehereak); Gaan (Fleur Van den Berg, Herbehereak);That´s it (Sandman, Belgika); eta Colección no permanente (Ezetz teatro, Italia/ Euskal Herria).

Halaber, lehiaketaren baitan ez dauden beste lan batzuk ere ikusi ahalko dira: Decreasing Infinity (Balbir Singh Dance konpainia, Erresuma Batua); Cooking Marmitako (BAI International Experience, Euskal Herria) eta Seven falls (Teresa Brayshaw eta Karen Christopher, Erresuma Batua) kaleko performancea, besteak beste. Horretaz gainera, ikastaroak eta gau-festak ere izango dira.

Jaialdiaren egitarau osoa: http://www.bai-bai.net/act/act13/web/act13_eu.htm

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button