MUSIKA

Abian da Iruñean “Kantu eta hitza” zikloa

Atzo hasi zen Iruñeko Erraldoein Txokoan aurtengo Kantu eta hitza zikloa, Amoranteren emanaldiarekin. Dakizuenez, Amorantek (Iban Urizar Ondarza) bost kantuko lehen lana ondu du, “soinu-postal” formatuan. Formatu berezi horretan bost postal biltzen dira, eta postal bakoitzak kantu bat deskargatzeko kodea dauka; halere, lan osoa musikariaren bandcamp webgunearen bitartez ere eskura daiteke.

Hurrengo hitzordua maiatzaren 26an izango da: Mixel Etxekopar & Beñat eta Julen Axiari. Zikloaren antolatzaileen arabera, “Etxekopar, abeslari eta bertsolari izateaz gain, zenbait instrumentu tradizional jotzen ditu, hala nola txirula eta ttun-ttuna, eta diskoak grabatu ditu Maddi Oihenart, Mixel Arotze eta Xavi Garciarekin. (…) Beñat  eta  Julen Axiari aita-semeak dira, perkusio-jotzaileak, abeslariak eta musika-proiektu berritzaileen sustatzaileak. Beñatek inprobisazioan oinarritutako folk musikaren interpretazioa egiten du”.

Gainerako kontzertuak hauexek izango dira: ekainaren 2an, Maialen Errotabehere; 9an, Joseba Irazoki eta lagunak; 16an, Iñaki Salvador; 23an, Kherau; eta, azkenik, 30ean, Jon Gurrutxaga.

Programazioari buruzko informazio guztia hemen: pamplonaescultura.es.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button