ARTEA

Emakumeen Etxeen Sareak antolatuta, “Artestura Feministak” lehiaketa

EAEko Emakumeen Etxeen Sarearen helburua da Emakumeen Etxeen proiektua indartzea da, eta horretarako, printzipio komun batzuetatik abiatzen da: berezko espazio bat eskaintzea emakumeei, haien parte-hartze soziala eta politikoa bultzatzea politika publikoetan jardun dezaten, laguntza eta elkartasun sareak sortzea, eta haien ahalduntzea sustatzea, banakakoa nahiz kolektiboa.

Joan den urtean  lehen proiektu bateratua egin zuten: Testurak izeneko bertso saioa, Sareko kide diren udalerri guztietan programatu zena. Urte honetan, Artestura Feministak erakusketa ibiltaria egingo da. Lehiaketan aurkezten diren artelanen bitartez, emakumeen sormen eta produkzio artistiko feminista bultzatuko da.

Lanak aurkezteko epea 2017ko irailaren 29an bukatuko da. Lehiaketaren gaineko informazio guztia hemen duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button