ESZENA

Abian da “Dantza Munduan” programa

Eusko Jaurlaritza eta AIKO Taldeak akordio batera heldu dira Diasporari interneten bidez dantzako prestakuntza eskaintzeko. Pandemiak azaleratu du horrelako prestakuntza mota bultzatzeko beharra interneten.

www.aikoeskola.eus ekimena AIKO Taldeak abian jarri duen euskal dantza tradizionalaren lehen plataforma digitala da, munduko edozein tokitatik eta edozein gailutatik dantza egiten ikasteko aukera ematen duena.
Orain, Dantza Munduan programaren bidez, eskola horiek online jarraitzeko aukera egongo da, eta kanpoan den euskal komunitatea osatzen duten pertsonek aukera hori balia dezakete. Izen-ematea euskal etxeen bitartez egin behar da eta izena emateko epea abenduaren 13an amaituko da.

Astean behin emango dituzte zuzeneko eskolak, tutorial moduan grabatuta geratuko dira eta edozein unetan jarraitu ahal izango dira. Eskolak hiru hizkuntzatan egingo dira: euskaraz (ostegunean), gaztelaniaz eta ingelesez (igandean).
Gainera, zuzeneko eskolez gain eta prestakuntza osatzeko, plataformak nahierara dantzatzeko atal bat du, dantza guztiak urratsez urrats azaldurik, modu argi eta didaktikoan grabaturik.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button