LITERATURA

"Literaturia"-k hamaika ekitaldi egingo ditu hil honetan

Aurten II. Literaturia ekimena antolatu da Literatura Eskolaren eskutik, Larrabetzuko kultur eragileekin zein Euskal Herri osoko irakurle eta zaleen sare zabal batekin elkarlanean. 1111 irakurle batzea da aurtengo helburua. Parte hartzaileen artean idazleak, editoreak,kultur eragileak, literatura jardunaldien antolatzaileak… eta batez ere irakurleak egongo dira.

Horrela, Literatur Eskola Iruñeko Txantrea auzoko Euskaldunon Biltokian izango da Saramagoren narraziogintza jorratzeko asmoz. Horretarako, Jon Alonso akuilari lanetan ibiliko da.

Hilaren 23an berriz, Igor Estankonak Iratzeen Esporak bere azken poesia-liburuan oinarrituriko errezitaldia eskainiko du Mikelazulon 19:00etan, Borja Estankona musikariaren laguntzarekin.

Maiatzaren 23an, Literaturiak Zarautz aldera egingo du. Egun horretan Ander Iturriotzek Joxe Azurmendi:Herritik filosofiara, filosofiatik herrira hitzaldia eskainiko du Antoniano eskolako zinema zaharrean 19:30ean. Azurmendiren pentsaera zein lanak, munduko pentsaera-korronte ezberdinak aintzat hartuta (alemana eta frantsesa), nazioen biziraupenaren defentsan izandako garrantziaren inguruan hitz egingo du Iturriotzek

Maiatzaren 27an, Literaturia Zarautzera itzuliko da. Hala, Euskal Literatura 2.0aren erronkak gaiaren inguruan arituko dira Hasier Etxeberria, Mikel Elorza eta Imanol Epelde Antoniano eskolako zinema zaharrean 19:30ean. Hizlariek gaur egun euskaldunon panorama kulturala astindu duen interneten eta 2.0 teknologiaren iraultzaz eztabaidatuko dute.

Literaturiak Larrabetzun (hilak 28) eta Zamudion (hilak 31) egingo ditu hil honetako azken bi geldialdiak. Lehenengoan Mursegok eta Zurak kontzertua eskainiko dute Hori Bai gaztetxean (22:30ean), eta bigarrenean Juanra Madariagak Eroriaren Logika bere azken poesia-bilduma ardatz izango duen errezitaldia eskainiko du Dorretxean 22:00etan.

Azkenik, aipatu Literaturia ekainean Larrabetzun izango dela. Bertan, makina bat ekitaldiz gozatu ahal izango da. Azoka gunea, literaturari loturiko ekitaldiak eta elkar topatzeko guneak biltzen dituen hiru eguneko hitzordua izango da. Besteak beste, 111 akademia eta hainbat irakurle kluben laguntzarekin Irakurle taldeak Euskal Herrian izeneko mahai-ingurua egingo da.

Literaturiak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button