EMAKUMEA

Abian da “Beldur Barik” lehiaketa

Emakundek bultzatuta Beldur Barik lehiaketaren 12. edizioa bidean da. Ekimenaren helburua gazteen artean errespetua, berdintasuna eta indarkeria sexista eta matxistaren prebentziorako jarrerak sustatzea da.

Lehiaketa 12 eta 26 urte bitarteko gazteei zuzendua dago, eta hiru kategoria daude: lehen kategorian, 12-13 urte bitarteko parte-hartzaileak izango dira; bigarren kategorian, 14-18 urte bitartekoak; eta hirugarrenean, 19-26 urte bitarteko gazteak
Lehiaketak adierazpen artistikoak saritzen ditu. “Lan horiek neska-mutilek ezberdintasun egoerei Beldur Barik jarrerarekin nola egiten dieten aurre erakutsi behar dute; alegia, errespetua, parekidetasuna, askatasuna eta autonomia, elkarkidetza eta indarkeria sexista eta matxistaren bazterketa irmoa adierazten dituzten jarrerekin. Kultura matxista eta indarkeria sexistaren formak eraldatzeko konpromiso pertsonal eta kolektiboa islatu behar dute lanek”.

Gehienez 3 minutuko iraupena dituzten ikus-entzunezko lanak aurkeztu ahal dira. Bideoak aurkezteko epea azaroaren 5ean amaituko da, eta guztira zortzi sari banatuko dira.

Lan sarituak azaroaren 26an ezagutzera emango dira Agurainen, bertan ospatuko baita Beldur Barik Topaketa.

Datu guztiak Beldur Barik lehiaketaren webgunean dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button