BESTELAKOAK

Argiztapena eta eszenatokiak ordenagailuz diseinatzeko ikastaroa

Arte Eszenikoen Teknikarien Elkarte Profesionalak (ATAE) matrikulazio epea ireki du, Bilbaoeszenarekin, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren esku dagoen Bilboko Baliabide Eszenikoen Zentroarekin, elkarlanean antolatu duen argiztapen eta eszenatoki diseinurako Martin Show programari buruzko ikastaroa egiteko. Prestakuntza espezializatu hori ekainaren 15ean eskainiko da, Bilboko John Jauregian.
Ikastaroa goizeko 10:00etatik 14:00etara eta arratsaldeko 16:00etatik 18:00etara eskainiko da, eta bere helburua, ikasleei, errealismo handiko 3D eszenatokiak argiztatzeko simulazioak egiteko aukera ematen duen software honen lehen pausoak erakustea da. Softwarearen bitartez renderizatuak sor daitezke islen, gardentasunen, argiztapenaren, itzalen eta lainoen bitartez.

Izena emateko epea ekainaren 10ean edo plazak agortzen direnean amaituko da eta matrikularen prezioa 25 eurokoa izango da (15 eurokoa ATAEko bazkideentzat edo Bilbaoeszenako erabiltzaileentzat). Ikasle bakoitzak bere ordenagailu eramangarria eraman beharko du.
Ikastaro hau hainbat diziplinatako arte eszenikoetako teknikariei, aretoetako teknikariei, ekitaldien ekoizpen arduradunei, sektoreko enpresei, Arte Ederretako ikasleei… dago zuzenduta

MBN Comunicacionek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button