MUSIKA

Abangoardiako soinu esperimentalen aldeko apustua egingo du Kaiola Festibalak

Maiatzaren 26an, Kaiola festibala egingo Galdakaoko Torrezabal Kultur Etxean. Jaialdiaren hirugarren edizioa izango da, eta aurten ere, abangoardiako soinu esperimentalen aldeko apustu argia egin egingo du jaialdiak, rockaren hamaika aldaerak baztertu gabe. Hala, hauexek parte hartuko dute: Volcano The Bear, Inoren Ero Ni, Vibracathedral Orchestra, Borrokan, Otomo Yoshihide & Chris Pitsiokos.

Nazioarteko ordezkaritza zabala da. Hala, Volcano the Bear eta Vibracathedral Orchestra Erresuma Batuko egitasmoak dira. Biak ala biak ibilbide paraleloak egin dituzte, eta bere proposamenean askotariko soinuak uztartzen dira, besteak beste, folk, jazz, inprobisazio, rock esperimentalen edota arte baliabide eszenikoak.

Otomo Yoshihide, berriz, japoniarra da. Sortzaile esperimentala, bere jarioan elementu asko biltzen dira, tartean, jazz giroak, inprobisazioa edo bestelako tramankuluak. 1970ean eratutako musika esperimentalaren eszena undergroundeko ordezkari nagusienetakoa da. Chris Pitsiokos, bestalde, New Yorken bizi da, eta saxo-jotzaile aparta da.

Euskal taldeen harira, Inoren Ero Ni gipuzkoarrak eta Borrokan nafarrak arituko dira, biak ala biak post-hardcorearen esparruan aritzen diren taldeak dira, bestelako musikei bizkarra eman gabe.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.