LITERATURA

“Alizia herrialde miresgarrian” liburuaren edizio berezia aurkeztu da

Alizia herrialde miresgarrian liburua aurkeztu du gaur Pamielak, Donostian, Lewis Carroll idazlearen obra ezagunaren 150 urteurrenaren harira. Argitaletxeak jakinarazi duenez, edizio berezia da, eta Manu Lopez Gaseni (Balkobilko, 1961) itzultzaileak ekarri du euskarara.

“Lewis Carroll-en obrarik ezagunena eta munduko literaturako ospetsuenetarikoa, Alizia herrialde miresgarrian, edizio berritu eguneratuan aurkezten da, jatorrizko idazlanaren lehen argitalpenaren 150. urteurrena ospatzeko”. Liburua, gainera, John Tenniel (Londres, 1820-1914) ilustratzailearen irudi koloreztatuekin dator jantzita. “Lewis Carrollen liburu ospetsuenen irudigilea izan zen, idazlearekin lankidetza estuan”.

Itzultzailearen harira, Lopez Gaseni haur eta gazte literaturan ikertzaile, idazle eta itzultzailea, Lewis Carrollen obra ezagunenak euskaratu ditu: Aliceren abenturak eta Ispiluan.

“Aliziaren ustezko ametsak haur guztien barruan bizi den kontraesana islatzen du: helduaroa sinbolizatzen duen lorategi ederrera iristeko gogoa, baina, behin han dagoela, helduen apetak zein itxuragabe eta onargaitzak diren ohartuta, haien aurka matxinatzea”.

Informazio gehiago: pamiela.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button