
Desioak Sutan Sahararentzat ekimenarekin loturik, argazki eta bideo lehiaketa egin da Zarautzen. Gaur berton sari banaketa egingo da, 19:00etan, bertako Etxezabalan.
Zarauzko Udaleko Kultura Sailak antolatu zuen elkartasunezko keinu interesgarria izan zen Zarautzen, abuztuaren 16an. Iaz bezala, oporrak bakean igarotzera heldu diren haurrei, Saharar Herria bihotzean dutela erakutsi nahi izan dute. Euro batean eskuratu ziren su bolak zerura bidali ziren, eta euro hori Saharautz elkartearentzat izan zen, Saharako errefuxiatuen kanpalekuetako proiektuekin lotuta.
Desioak Sutan Sahararentzat ekimenarekin loturik, argazki eta bideo lehiaketa egin da gero, eta sariketara 45 lan aurkeztu dira, guztiak oso kalitate onekoak. Nahiz eta lehiaketaren oinarrietan, argazki sailean, argazki onenari 5 oroigarri egokitzen zaizkion, irudien kalitatea ikusita, hiru irabazle aukeratu dira.
Saridunak honakoak izan dira: 1. saria, Iñaki Etxenagusia; 2. saria, Mendi Urruzuno; eta 3. saria Iñigo Saiz Zubeldia.
Bideo onena, Jone Aldalurena izan da.