
Egunotan Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Giza Eskubideen Sailak sustatzen duen Zinexit jaialdia egiten ari da Bilboko Golem Alhondiga zinema-aretoetan.
Gaur, hilak 12, Zinexitek Gerra Zibilean hil eta desagerrarazitako emakumeen memoria berreskuratu nahi duen Recuerdo tu nombre dokumentala proiektatuko du. 2026ko Malagako Jaialdian Epaimahaiaren Sari Berezia eta Ikus-entzuleen Saria jaso zituen Silvia Venegasen filma gaur ikusi ahal izango da Bilboko Golem Alhondiga zinema-aretoetan.
“Laura Muñoz arkeologoak denboraren eta ahanzturaren aurka jarduten du, Espainiako Gerra Zibileko hilobi komunetan ezkutatutako egia ezagutzeko. Aske izateagatik, ausarta izateagatik eta emakume izateagatik eraildako eta desagertutako emakumeen istorioak deskubrituko ditu. Historian zehar emakumeen gorputza guda-zelai izan dela eta egungo gerren indarkeriaren kasuan isiltasunak oraindik ere pisua duela erakusten du ikerketak”.
Silvia Venegas zuzendariak eta Juan Francisco Ceballos Memoria Historiko eta Demokratikoaren Zerbitzuko buruak eta Frenegaleko alkate ohiak proiekzioaren ondorengo solasaldian parte hartuko dute.
Ohikoa denez, Giza Eskubideen Zine Erakustaldia zinemako lan klasiko batekin itxiko da bihar, oraingoan, A sangre fría filmarekin. Richard Brooksek zuzendu eta idatzitako film estatubatuarra, Truman Capoteren izen bereko eleberri ospetsuan oinarrituta dago.
Informazio guztia: Zinexit



