
Iruñeko Baluarten Zinema Beach programa abian dute uztailaren bigarren hamabostaldi honetan. Gutira lau film klasiko pantailaratuko dituzte.
Aurreko edizioen arrakastaren ondoren, aurten ere, NICDO-Baluartek eta Nafarroako Filmotekak antolatuta Zinema Beach zikloa abian da, udan zinema modu berezi batean bizitzeko.
Zinema Beachek “zinema handia, giro lasaia eta hondartzako estetika gogorarazten duen eszenografia uztartuko ditu. Tumbonak, chill out gunea, ostalaritza zerbitzua, jolasak eta hainbat jarduera izango dira publiko guztientzat, eta lau film ikusgai izango dira jatorrizko bertsioan eta gaztelaniazko azpitituluekin”.
Programazioa uztailaren 21ean hasi da Mel Brooksen El jovencito Frankenstein (1974) komedia mitikoarekin. Bihar, uztailaren 23an, izango da bigarren zita Michael Keaton eta Jack Nicholson protagonista dituen Batman (1989) filmarekin.
Uztailaren 28an Wall-E (2008) izango da ikusgai, Pixar-en lanik ospetsuenetako bat. Zikloa uztailaren 30ean amaituko da Los cazafantasmas (Ghostbusters, 1984) filmarekin, eta Bill Murray buru duen aktore taldearekin.



