
Bilboko Udalak ezagutzera eman ditu aurtengo Aste Nagusian, abuztuaren 22tik 29ra bitartean, Abandoibarrako eta Europa Parkeko agertokietan egingo diren kontzertu guztiak. Oro har, artista euskaldunen presentziaren, estilo-aniztasunaren eta adin guztietako publikoentzat pentsatutako eskaintzaren alde egiten du proposamenak.
Abandoibarra Aste Nagusiko gauetako agertoki handia izango da berriro eta zortzi kontzertu eskainiko ditu jarraian. Hala, abuztuaren 22tik (larunbata) abuztuaren 29ra (larunbata) Abandoibarrako agertokira igoko diren talde eta artistak honako hauek izango dira: Zea Mays, Leire Martínez, Mirua, Serafín Zubiri Bilboko Udal Musika Bandarekin batera, Urtz Bilbao Orkestra Sinfonikoarekin, Bebe, Cobardes eta M-Clan.
Bestalde, Europa parkeak, abuztuaren 26tik (asteazkena) 29ra (larunbata), En tol Sarmiento (ETS) Gaztearen eskutik, Walls eta Los 40 Sessions Aste Nagusia (Guillem Climent DJa eta lokutorea eta Martín Urrutia abeslariarekin) eta Fiestazo Megastar (Paula Koops, Gon Abril, Avenida, Tony Grox eta Lucy Calys artistekin) ikuskizunak hartuko ditu.
Lehen kontzertua abuztuaren 22an, izango da Zea Maysekin. Euskadiko rock banda ezagunenetakoa da, hiru hamarkadako ibilbidearekin, eta hitzordu horretan, taldeak bere historiako abesti ospetsuenetako batzuk errepasatuko ditu.
Kontzertu guztien gaineko informazioa hemen kontsultatu ahal duzue.



