
Julene Azpeitia ipuin lehiaketaren 39. edizioa izango da aurtengoa, eta ekimenaren helburua euskarazko literatur sorkuntza bultzatzea da. Irailaren 15ean itxiko da lehiaketan ipuinak jasotzeko epea.
Egileak gutxienez 18 urte izan beharko ditu ipuina aurkezten duen egunean, eta bidaliko den lanaren gaia librea eta argitaratu gabea izango da, euskaraz, eta gutxienez 6 orrialde eduki beharko ditu eta gehienez 15.
Idazlanak udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan aurkez daitezke, edo bestela helbide honetara posta ziurtatuz bidali, Julene Azpeitia 39. ipuin lehiaketarako dela adierazita: Zumaiako Udala. Euskara Zerbitzua. Foruen plaza 1, 20750 Zumaia.
Zumaiako Udalak izendatutako epaimahaiak hiru sari banatuko ditu: 3.000 euroko saria izango du irabazleak, 1.500 eurokoa emango diote bigarrenari, eta 1.000 euro jasoko ditu Zumaiako lan onenak.
Bestelako jakingarriak, hemen.



