
Asteburu honetan, barikuan eta larunbatean, Getxoko Musikebarrin Gaurik laburrena film laburren jaialdia egingo dute.
Edizio bakoitzak film laburraren sormen-indarra berresten du, eta ikusten diren proposamenak formatu laburraren indarra aldarrikatzen du: minutu gutxitan intentsitate handiko istorioak kontatzeko gaitasuna.
Bi hizkuntzan eginiko filmak pantailaratuko dira: lehenengo emanaldia, gaur ostiralean, euskaraz izango da, eta bigarrena, aldiz, gaztelaniaz. Bi saioak 21:00etan hasiko dira.
Euskarazko proposamen zinematografikoak honako hauek dira: Buelta eta Buelta, Eneko Muruazabal Elezkano (3 min); Erreka zoko hortan, Ekaitz Bertiz (16 min); Ultramarino, Maren Zubeldia & Silvina Guglielmotti (17 min); Azpian, Laura Barquín & Danel Garay (5 min); Potasio, Josu Martínez (13 min); Geratzen den hori, Aitor Gametxo Zabala (18 min); Gizaki, Xanti Rodríguez (8 min); eta Abata, Aner Etxebarria & Pablo Vidal (24 min).
Ekainaren 27an gaztelaniazko saioa egingo da.



