
Algortako Bertsolari Eskolak Balkoitik Balkoira saioa antolatu du ekainaren 19an, Oihana Bartra eta Andoni Egaña bertsolariekin.
Uda bertan dago eta bertsozaleak egarriak daude. Saio honen ostean Bertso Jaialdi Mundialaren 28. edizioa etorriko da.
Hala, uztailaren 8an, 19:00etan, Muxikebarri zentrora kantura joango dira Jone Uria, Xabat Illarregi, Alaia Martin, Sustrai Colina, Etxahun Lekue eta Maialen Lujanbio bertsolariak, esperimentazioa eta originaltasuna oinarri dituen jaialdia eskaintzeko.
Gonbidapenak eskuragarri daude dagoeneko, anima zaitezte!
Udan antolatu diren saioak jakiteko: ALBE



