
Iñaki Larrayoz musikari nafarrak 2019an kaleratu zuen lehen bakarkako proiektua: Larra Bideak. “Behingoz zerurantz hegaldatzearen eta berriz lurrera erotzearen arteko puntu lauso horretan kokatua, esperantzarako zein etsipenerako distantzia berera, eta pop, folk eta blues uztartze intimista baten bidez erretratua”.
Orain, Larra Bideak II izenekoa dakar besapean. Bigarren lan honetan bakarrik hasi bazen ere, makina bat lagun batu zaizkio bide honetan. Iñigo Astizenak dira hitzak, eta musikari dagokionean, Ibai Gogoirza, Mattin Arbelaitz, eta Iñigo Telleria lagun izan ditu. eta aterako soinu guztiak ondo txirikordatzeko Iñigo Irazoki aritu da.
Lan berri hau haizatzeko bi hitzordu ditu dagoeneko: Iruñeko Laba tabernan aurkeztuko du ekainaren 12an, eta Larraintzarko Zentro Zibikoan, ekainaren 25ean.



