LITERATURA

Uxue Alberdi eta Iratxe Retolaza “Sormenola” tailerrean

Bihar, Gasteizko Letren Fakultateko Gradu Aretoan, Uxue Alberdiren unibertso literariora hurbiltzeko saioa egongo da Iratxe Retolazaren eskutik.

Alde batetik, testu literario zenbaiten irakurketa kolektiboa egingo dute, eta, aldi berean, testu literarioen sorkuntza-prozesuaz arituko da Uxue Alberdi. Egileak “narrazio-arkitekturak eta ahots narratiboak eraikitzeko bideak; giroak eta eszenak eraikitzeko estrategiak; osagai eta geruza sinbolikoen ehuntzeak; beste testu literario batzuekiko oihartzunak” komentatuko ditu.

Uxue Alberdiren azken nobela Hetero izan da, baina horretaz gain, Horrez gain Aulki- jokoa edo Jenisjoplin izenekoak ere argitaraturik ditu. Haur-literaturan hainbat lan argitaratu ditu. Egindako lanei esker, Euskadi Saria eskuratu du 2016 eta 2019an. Idazletza bertsolaritza eta feminismoa uztartzen dituzten hainbat proiektuekin partekatzen du.

Iratxe Retolaza literatura-kritikaria eta literatura-ikertzailea da. Euskal literaturaren, kritika feministaren eta literaturaren didaktikaren inguruko hainbat ikastaro, saio eta hitzaldi eskaini ditu. Euskaltzain urgazlea da, eta UEUko Literatura sailburua izan da urteetan.

Show More

Related Articles

Back to top button