IKUS-ENTZUN

Maitasuna, desira eta intimitatea

Tú & Yo Produccionesek, EDE Fundazioak eta Silver Revolution Elkarte Kulturalak antolaturiko Silver Film jaialdiak maitasunari eta heldutasuneko sexuari eskainiko die bere laugarren edizioa, apirilaren 20tik 24ra arte Bilbon ospatuko dena.

Maitasuna & Sexua (adinik gabe) lelopean, jaialdiak adineko pertsonen desira, afektua, harremanak, hausturak, maitemina eta sexualitatea nola bizi dituzten aztertu nahi du. Aurtengo edizioa ideia argi batetik abiatzen da: “ez maitasunak, ez sexuak ez dute iraungitze datarik, nahiz eta komunikabideek, publizitateak eta zinemak berak errealitate bat erakusten jarraitzen duten, bizitza errealean gertatzen denaren oso atzetik”.

Gaur, hilak 20, izango da Inaugurazio ekitaldia Arriaga Antzokian, eta bertan, 2026ko Silver Saria emango diote Elena Iruretari, eta Dorados 50 Victor Cruzek eta Alejandro Vagnenkosek zuzendutako filmaren estreinaldia egingo dute.

Aurtengo jaialdiak zazpi film luze eta bederatzi film labur eskainiko ditu, guztiak galdera baten inguruan: nola bizi den maitasuna eta sexualitatea adinak zinemaren ohiko estereotipoei erantzuteari uzten dionean.

Programatutako film luzeen artean, Mi amiga Eva (Cesc Gay), 80 Egunean (Jon Garañoy eta Jose Mari Goenaga), Maspalomas (Aitor Arregi eta Jose Mari Goenaga), Elsa & Fred (Marcos Carnevale), En el septimo cielo (Andreas Dresio) eta El placer es mio (Reem Kherici) daude. Jaialdiak hainbat proiekzio lagunduko ditu hitzaldiekin, solasaldiekin eta jendearentzako elkarrizketa irekiekin.

Marian Gerrikabeitia jaialdiko zuzendariak azaldu duenez: “Sexuak ez du iraungitze-datarik, ezta maitasunak ere. Gero eta jende gehiagok jarraitzen du bere logeletan elkar maitatzen edo bikotez aldatzen edo maitasuna aurkitzen bizitzako bigarren etapan. Baina komunikabideak, publizitatea, baita zinema ere, benetan gertatzen ari denaren atzetik doaz. Horregatik erabaki dugu Silver Film Festival 2026 giza intimitatearen bi dimentsio banaezin horiek esploratzera bideratzea”.

Edizio honetako berrikuntzetako bat da Silver Film Jaialdiak lehen aldiz arte audiobisuala eramango duela Bilboko kaleetara, eta Marilyn Minter artistaren bi obra erakutsiko dira. Lanak 2026ko apirilak 13tik 24ra ikusgai egongo dira Sala BBK-ko eta Bizkaiko Foru Aldundiko Liburutegiaren pantailetan.

Egun guztietako emanaldien gaineko datuak, hemen.

Show More

Related Articles

Back to top button