
Juan Garzia idazleak Erbeste (Erein) izeneko lana kaleratu du. Lan honekin itzuli da, hogeita hamar urteren buruan, zuzeneko sormenaren plazara.
Liburuan emakume batek kontatzen du nola itzultzen den, atzerrialdi luzearen ondoren, sorterrira. Horrek barne-bidaia bat abiarazten du, oroimena orainera egokitu beharrez. Baserri-etxea, giroarekin bat, nabarmen eraldatua da, eta haren jiran azaleratuz doa familiaren haustura. Herri guztia ere ageri da aldian aldiko gertaeren lekuko ahanzkor. Eguneroko eszenen bidez agertuz doa isiltasunen eta galeren lorratza, bidenabar bistaratuz doalarik inguruaren eraldaketa sozial eta fisikoa.
Erbesteratze-esperientzia berri bat izatera dator, azken batean, itzulera.
Juan Garzia Garmendia (Legazpi, 1955), itzultzaile, idazle eta irakaslea da. Bere lan nagusiak: Akaso (1987), Itzalen itzal (1993) eta Fadoa Coimbran (1995). Euskaratu ditu, besteak beste, Beckett, Borges, Chesterton, Henry James, Primo Levi, Rulfo…, eta Shakespeareren lan gailen batzuk. Euskal prosari buruzko hainbat lan argitaratu ditu, erreferentziazko bihurtu direnak.



