LITERATURA

Julene Azpeitia Literatura Lehiaketa

Lehiaketa horrek ipuinak, olerkiak eta bertsoak edo koplak sarituko ditu. Interesaturik bazaudete lanak aurkezteko azken eguna apirilaren 30ean izango dela jakin behar duzue.

Parte-hartzaileak honako hauek izango dira: batetik, Durangoko eskoletako ikastetxeetako ume eta gazteak, eta kanpoko ikastetxeetan ari diren ume eta gazte durangarrak, 18 urte artekoak. Bestetik, 18 urtetik gorakoan, edonor.

Lanak euskaraz idatziak izan beharko dira, eta argitaratu gabeak, eta ez dira onartuko adimen artifizialarekin egindako lanak, osorik zein zatiren batean. Gaia librea da modalitate eta kategoria guztietan.

Lanak posta arruntez edo mailez bidali daitezke ondorengo helbideetara: Durangoko Udala, Euskara Saila, Barrenkalea 17 48200 Durango (juleneazpeitia@durango.eus)

Modalitate guztien gaineko xehetasunak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Show More

Related Articles

Back to top button