ESZENA

Amalur indarra

Arriaga Antzokiak Lucia Lacarra Balletaren A.I. (Amalur Indarra) ikuskizunaren erabateko estreinaldi hartuko du. Arriaga Antzokiak hiru emanaldi eskainiko ditu, eta hala, estreinaldia ostiralean izango da, martxoaren 27an, 19:30ean, eta 28an eta 29an 19:00etan hasiko dira emanaldiak.

Lanaren gaia adimen artifiziala da, eta bere mugei eta arriskuei buruzko gogoeta egiten da obra horretan. “Adimen Artifiziala gizakiaren bizitzako alderdi guztietan gailentzen den mundu distopiko batean, aurrez ezarritako arauak zalantzan jartzen dituen edozein gizabanako sistemaren aldaketa subertsibo potentzialtzat hartzen da, eta, beraz, ezabatu egin behar da, bakea eta segurtasun kolektiboa ez nahasteko. Etorkizun kezkagarri honetan, Amalur sortzen da gizateria lozorro emozional batetik esnatzeko eta Ama Lurraren indarrarekin birkonektatzen saiatzeko”.

Pieza sortzeko prozesua zortzi astez garatu da Zumaiako Komentua Kultur Topagunean, eta koreografia Juanjo Arqués koreografo murtziar ezagunak eta Matthew Golding kanadiarrak sortu dute.
Aipagarria ere bada musika, izan ere, dantzariaren ekoizpenetan ohikoak diren egileen musikak baliatuz osatu dute oraingoa, hala nola Max Richter edota Johann Johannsson konposatzaileenak. Gainera, Samuel Barber, Hans Zimmer eta Kjartan Sveinsson egileen musikak ere entzungo dira.

Show More

Related Articles

Back to top button