BESTELAKOAK

Euskarazko eduki-sorkuntza sustatzeko ekimena

Apirilaren 17ra arte, Azkue Fundazioak gazteak eta sareak euskaraz ehuntzeko helburuz,  Bziber ekimenaren 9. edizioa abiatu du.

Ekimenean 14 urtetik gora dituzten eta sare sozialetan edukia sortzen ari diren edo sortzen hasi nahi duten pertsona guztiek parte har dezakete. “Astero, eduki-sortzaile batek gidatuko du lehiaketa, bideo-proposamen bat eginez. Parte-hartzaileen egitekoa bideo-proposamen horiek beren estilora sortu eta sareetan partekatzea izango da, nahi beste bideo egiteko aukerarekin. Eduki-sortzaile bakoitzak bere kategoriako irabazlea aukeratuko du, eta Fnac dendan gastatzeko 100 euroko opari-txartelarekin sarituko da.”

Aurten lau sortzailek gidatuko dute lehiaketa: Janire Atxurra, Andoni Etxezarreta, Luma Otaño eta Julen Unanuek. Beraien esku egongo da proposamenak egin eta irabazleak hautatzea.

Edizio honetako beste nobedade garrantzitsu bat da BZ Sarea kategoria berria. Kategoria honetan lehiatzeko, gutxienez 17 urte izan beharko dituzte parte-hartzaileek, eta saria, Fnac dendako 100 euroez gain, hurrengo edizioko eduki-sortzaileetako bat izateko kontratu profesionala lortzeko aukera izango da.

Informazio gehiago eskuratzeko, egin klik hemen.

Show More

Related Articles

Back to top button