ARTEA

Azala, mantua eta nukleoa

Romoko Kultur Etxean, Mikel Gamero Menendez eta Manuel Cruz Lopez artisten Azala, mantua eta nukleoa izeneko erakusketa izango da ikusgai aste honetako barikutik apirilaren 18ra bitartean. Martxoaren 20an, inaugurazioaren egunean, bisita gidatua antolatu da artisten eskutik 19:00etan hasita.

Mikel Gamero Menéndez (Getxo, 1998) eta Manuel Cruz López (El Ejido, Almeria, 1998) Bizkaian bizi diren margolariak dira, 2021ean EHUko Pintura Masterrean ezagutu zuten elkar. Hauxe da elkarrekin egiten duten  lehen erakusketa, bitartekotza-proiektu baten ostean.

Erakusketak formatu handi eta txikian eginiko hainbat olio-lan ditu. Bertako lengoaia giro abstraktuetatik kontu figuratiboetara lerratzen da eta irudi soilaren garrantzia, argazki-erreferentzien erabilera eta materiaren bidez horien independentzia bilatzen dute.

Erakusketaren harira bi tailer antolatu dira: martxoaren 27an, 17:00-18:00, Ideien laborategia tailerra egingo da, eta bertan, publikoak egileekin hitz egiteko aukera izango du. Apirilaren 15ean, ordutegi berdinean Erreferentziak eta formatuak izeneko bigarren tailerra egingo da.

Show More

Related Articles

Back to top button