
Aste honetan abiatuko da NUPeko Bertso Eskolak antolaturiko Bertx[h]ori Sariketa, hiri horretako hainbat espaziotan jokatuko dena.
Hain zuzen ere, hilaren 5ean izango da lehen kanporaketa, eta hor, Iruri Altzerreka, Beñat Astiz, Julen Bernaldo de Quirós, Kattin Madariaga Apaolaza, Iraide Onaindia eta Jon Zendoia arituko dira.
Bigarren kanporaketan (hilak 12), Kelmene Abaitua, Maddi Agirre, Maddi Aiestaran Iparragirre, Kattalin Lizarraga Mendia, Eki Mateorena eta Antton Ziriza ibili duira norgehiagoka ederrean.
Martxoaren 18an izango da hirugarren kanporaketa Martin Abarrategi, Itziar Agirre, Haira Aizpurua Ibargarai, Irati Alcantarilla, Ekain Alegre eta Bittori Elizalde bertsolariekin.
Azkenik, hilaren 31n, final handia jokatuko da LABA aretoan.



