
Eusko Jaurlaritzak eta BBVA Fundazioak sustatuko dute beste urte batez Xabier Lete Beka, euskarazko literatura-sorkuntza sustatzeko eta egileei asmo edo konplexutasun handiagoko lanei ekin ahal izateko baldintza ekonomikoak eskaintzeko. Eskabideak aurkezteko epea apirilaren 10ean amaituko da.
“Sendotze-prozesuan dauden egileei zuzenduta dago, beren talentu literarioaren garapena errazteko eta arlo horretan aurrerapen argia bultzatzeko”. Hori dela eta, beka horrek 70.000 euro gordineko zuzkidura du, eta hautatutako egileari aukera emango dio urtebetez eleberri original bat euskaraz sortzeko, dedikazio esklusiboan.
Lehenengo edizioko irabazlea Eider Rodríguez izan zen, eta bere proiektua fikzioko eleberri bat izan zen. 2025eko deialdian Patxi Zubizarreta izan zen.
Deialdiaren oinarriak hemen dituzue eskuragarri.



