BERTSOTAN

Urteko azken bertso saioak

Urteari bertsoka agur esateko hainbat aukera izango dituzue egun hauetan.

Adibidez, Hernaniko Bertso Latak sei ekitaldi bildu ditu abenduaren 10etik urtarrilaren 2ra. Bertso Eskolak antolatutako saio horietariko bat gaur berton duzue Izena eta Izana izenburupean. Saioa herri horretako Tilosetako eskaileretan izango da 19:30etik aurrera eta Maddi Agirre, Maddi Aiestaran, Maddi Lasa, Xabat Galletebeitia, Xabat Illarregi eta Xabat Pagola arituko dira.
Bihar Erronda saio egingo da, eta urtarrilaren 2an, Andoni Egaña, Alaia Martin, Nerea Ibarzabal, eta Gorka Pagonabarragak parte hartuko dute Maialen Lujanbiok gidaturiko saioan.

Gaur ere, Algortan, Bertso Katea egingo da bertako Triku tabernan 20:00etan hasita, eta Unai Mendiburu eta Amets Arzallus bertsolariak  arituko dira bertan. Poteoa Triku tabernan hasi, Mugarri tabernatik pasatu eta Abian elkartean amaituko da.

Eta ohikoa ere bada Durangon egiten den urteko azken bertso saioa. San Agustin kulturgunean izango da 20:00etan hasita, eta bertan, Aitor Bizkarra, Andoni Egaña, Nerea Ibarzabal, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio eta Alaia Martin bilduko dira.

Ikusi agenda.

Show More

Related Articles

Back to top button