MUSIKA

Bizkaiko Erromeria Eguna

Urriaren 4an, Bizkaiko Erromeria Eguna antolatuko dute Durangon, eta 30 taldetik gora arituko dira bertan. Herri osoa erromeria giroz bustiko bada ere, Landako gunea, honen alboko Ibaizabal parkea eta bertako auzunea, Musika Eskola eta bere ingurua, eta Plateruena antzokia izango dira ikuskizunak hartuko dituzten guneak.

Antolatzaileek adierazi duten moduan: “Bizkaiko Erromeria Egunak ez du soilik dantzariak edo musikariak diren horientzako eguna izan gura, gure musika eta dantzarekin gozatu nahi duen orok izango du tokia hemen, modu aktiboan parte hartuz zein ikus-entzule soil izanez».

Denetarik izango da gozagarri egun horretan, tartean, dantza egiteko aukera egongo da Aikorekin, dantzaldiak Esna Gazte taldearekin, Larrain Dantza herrikoia eskainiko dute Gaztedi Dantza Taldeko gaiteroek, Luhartz taldekoekin kantuan aritzeko aukera egongo da….
Eta musikari askoren partehartzea bermatu da: Ibon Koteron eta Julen Begoña albokariak, Iker Alvarez eta Aitor Urkiza txistulariak, Mirari Azkune eta Aintzane Agirrebeña trikitilariak,  Zabaleta eta Motriku trikitilari historikoak,….

Bizkaiko Erromeria Egunaren lehenengo edizioa amaitzeko, 20:00etatik hasita, Gautegun, Zazpizar, Altxa Porru eta Zutik erromeria talde bizkaitarrak igoko dira Plateruenaren oholtzara.

Eguna alaitzeko ere, ez dira faltako hitzaldi, tailer, puzgarri eta kale animazioak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button