BERTSOTAN

Aurtengo Baztan-Bidasoako Bertsopaper Lehiaketa abian

Baztan-Bidasoako hogeita bederatzigarren Bertsopaper lehiaketa antolatu dute Berako Kultur Batzordeak eta Bortzirietako Bertso Eskolak, Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen laguntzarekin, Baztan-Bidasoa inguruan bizi direnentzat. Euskarazko, jatorrizko, argitaratu gabeko bertsoak onartuko dira gai, doinu eta neurri librearekin.

Parte-hartzaileak 4 mailatan banatuko dira: A mailan, 10 urte arteko haurrek parte hartuko dute eta gutxienez bertso bat edo bi kopla osatu beharko dituzte. Sariak: trofeoa  eta 50 euro (lehenbizikoa) eta trofeoa eta 30 euro (bigarrena); B mailan, 11 urtetik 14 urte arteko gazteak sarituko dira eta gutxienez bi bertso edo lau kopla egin beharko dituzte. Sariak: trofeoa eta 100 euro (lehenbizikoa) eta trofeoa eta 70 euro (bigarrena); C mailan, 15 urtetik 18 urte arteko gazteak sarituko dira eta gutxienez lau bertso egin beharko dituzte. Sariak: trofeoa eta 150 euro (lehenbizikoa) eta trofeoa eta 120 euro (bigarrena); azkenik, D mailan, 18 urtetik goitikoek hartuko dute parte eta gutxienez zortzi bertso egin beharko dituzte. Sariak: trofeoa eta 200 euro (lehenbizikoa) eta trofeoa eta 150 euro (bigarrena).

Bertsoak maiatzaren 20ra arte bidali beharko dira helbide honetara: Berako Kultur etxea. Baztan-Bidasoako XXIX. Bertsopaper Lehiaketa. Eztegara pasealekua, 11. Bera 31.780 (Nafarroa).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button