LITERATURA

BilbaoPoesia literatura jaialdiaren azken txanpa

BilbaoPoesía, Bilboko Udalak sustatzen duen literatur jaialdia, azken txanpan sartu da, hilaren 22an amaituko baita. Egun hauetan guztietan, Euskal Herriko, nazioarteko eta Espainiako idazleak bilduko ditu, hainbat literatur hitzordutan.

Bihar bertan ekimen polita prestatu da, izan ere, martxoaren 21ean Poesiaren Munduko Eguna ospatuko da, eta hala, 19:00etan, Jessica Zuan suitzarraren, Lauren Mendinueta kolonbiarraren eta Miren Agur Meabe lekeitiarraren testuak entzuteko abagunea eskainiko da. Lauren Mendinueta gaztelaniazko poesia garaikidearen ahots garrantzitsuenetakotzat jotzen da. Hainbat sari jaso dituen bere obra poetikoa gai unibertsalei buruzkoa da, hala nola heriotza, mina, bakardadea, denbora, maitasuna eta edertasuna hizkuntza zehatz eta argi batez jorratzen du. Jessica Zuanek erromantxez idatzitako hiru poema liburu argitaratu ditu, bere herrialdeko lau hizkuntza ofizialetako bat. Horiekin batera, Miren Agur Meabe lekeitiarra izango da Bidebarrietan. Euskaltzain osoa da eta poesiaz gain, narratiba idazten du helduentzat, haurrentzat eta gazteentzat.

Gaurko saioetan, Luis Muñoz, Amalia Iglesias eta Maribel Andrés Llamero izango dira protagonista Lugares para el fuego errezitaldi poetikoan.

BilbaoPoesiak Manuel Gerenaren kontzertu flamenkoarekin itxiko du 26. edizioa martxoaren 22an, larunbata.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button