
Matias Mugica itzultzailearen lanari esker Homeroren Odisea lana euskaraz dugu. Balea Zuria argitaletxeak kaleratu du liburu formatuan.
Argitaletxek berak lan horren gaineko ondoko datuak luzatu dizkigu: Iliada eta Odisearekin batera hasi zen greziar literatura, hau da, mendebaldeko literatur tradizioa. Bi epopeia luzeen konposizioa VIII. mendean koka daiteke. Odisearekin Homerok epikaren gaiak berritu zituen, gudu eta heriotza heroikoetan zentratzeari utzi, eta bidaia eta abenturak kontatzeari lotu zitzaion. Itzulera baten istorioa ere bada Odisea, eta ondotik etorritako itzuleren iturburua. Horrez gain, nortasunen kontakizuna ere bada Odisea.
Homeroren gizatasunak ez du lokarririk ez kortserik onartzen, eta horrek, dudarik gabe, asko handitzen du Odisearen interesa, zeren gizakia bai bere dimentsio historikoan bai bere azpi-azpiko mamian aurkezten baitigu. Azken batez, Homeroren irakurketak bi gauza ematen dizkigu ikustera, txit jakingarriak biak: zenbateraino aldatu garen, eta zenbateraino ez garen batere aldatu.
Diogun moduan Matias Mugicak (Iruñea, 1961) ekarri du euskerara, neurtitzetan itzulia. Bererak ere badira Louis-Ferdinand Celineren Gauaren muturrerainoko bidaia, Joseph Rothen Edale santuaren kondaira, Guy de Maupassanten Mari Gizen eta beste zenbait ipuin, edota François Villonen Testamendua. Azken lan honengatik Euskadi Literatura Saria jaso zuen 2017an, itzulpengintza arloan.



