IKUS-ENTZUN

Migratzaileen Nazioarteko Egunaren harira

Abenduaren 18an, Migratzaileen Nazioarteko Egunaren harira, Getxoko Udalak hainbat jarduera antolatu ditu kulturartekotasunaren eta antirrazismoaren balioak aldarrikatzeko.

Bi film programatu dituzte. Aste honetako barikuan, hilak 13, Yo capitán pelikularen proiekzioa izango da, 21:00ean, Areetako Andres Isasi Musika Eskolan, eta Bidasoa 2018-203 filma hilaren 19an emango dute, 19:00etan, Muxikebarrin.

Beste aldetik, abenduaren 18an, Lamine Thior diziplinarteko komunikatzaileak Españul bakarrizketa eskainiko du, 19:00etan, Romo Kultur Etxean. Antzezlanean, umorearen eta enpatiaren bidez arrazakeriari eta diskriminazioari buruz hausnartzeko bazka luzatu nahi du.

Eta abenduaren 20an, 19:00etan, Con acento musikala ikusi ahal izango da Romo Kultur Etxean, Let’s Dance Producciones Artísticas izenekoaren eskutik, doako sarrerarekin. Gaztelerazko aktoreek Europako arte-munduari aurre egitean izandako esperientziak, erronkak eta garaipenak aztertzen dituen lana da. Musikalean, “pertsonaiek oztopo linguistikoei, estereotipo kulturalei eta identitateen arteko talkari aurre egiten diete, beren lekua aurkitzeko borrokatzen diren bitartean, beren esentzia galdu gabe”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button