LITERATURA

Asier Serrano idazleak “Euri gorriaren azpian” argitaratu du

Denen mina da nirea (2018) poesia lana izan da (okerturik ez bagaude) Asier Serrano idazleak kaleraturiko azken lana. Orain, bueltan da narrazio batekin: Euri gorriaren azpian (Erein). Istorio bortitza da, lohitsua, baina dena du ederretik. “Asier Serranoren unibertsoaren ataria da Euri gorriaren azpian; nobela honek sortzen duen liluraren aurrean ezin dira begiak itxi”.

“Paperezko zeru zabalera begiratu, eta hodeiek markatzen duten mapa gero eta puztuago eta hurbilagoan iraganaren ekaitz perfektu gorria nola lehertuko den kontenplatu. Hogeita bost urte atzera, estatu kolpea hirira heldu zen egunean, ezagutu zuen idazletzatik erretiratua den emakumeak gizon antzezlea. Ordutik, zazpi urteko diktadura, eta hemezortzi urteko ustezko demokrazia. Orain, emakumea hirira itzuliko da, hilzorian den gizonaren enkargua betetzera. Emakumeak abandonatu zuen sustraietara barne bidaia da kontakizuna. Bazterreko biztanleen bisaian ikusiko du alegiazko estatua nola aldatu den. Fikzioa beti izango da tokatu zaigun garaiko errealitate gordinena kontatzeko tresnarik zehatzena”.

Asier Serranoren azken lana poesiak zeharkatzen du, “narrazio ezin bikainagoa eskaintzeko irakurleari”.

Poeta handia da Serrano, eta bere lan batzuk honako hauek dituzue: Bada hiri gorri bat (1997), Picassoren zaldia (2007), Hiri gorritik (2010), Desterratuen piztiarioa (2011), Ate osteko itzalak (2016), Linbotarrak (2016) lanak Euskadi saria jaso zuen, eta azkenik, Denen mina da nirea (2018).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button