
Gaur, Aretxabaleta Konbentuko jardinean, 19:00etan, Zirika Zirkus konpainia nafarrak Tren geltokia izeneko lan bitxia egingo du.
Pantxi, Mona eta Konfu-So dira obra honetako pertsonaiak, eta oso oso kuriosoak dira. Lehena entrenatzaile fisiko-mentala da, eta mota guztietako yogak eta bio-dantzak gustatzen zaizkio. Mona ballet dantzaria da baian bertigoa du. Azkenik, Konfu-So boxeolaria, pilotaria, eskalatzailea, pozima saltzailea…., da eta izan da.
Bada, hiru pertsonok bat egingo dute tren geltoki magiko batean. Hirurak oso bereziak dira eta haien artean, oso ezberdinak. Zain dauden bitartean, bakoitzak bere kontuekin, solasean hasiko dira., eta …..
Halaxe abiatzen da Zirika Zirkus antzezlan berria, eta bertan ez dira faltako umorea, akrobaziak, dantza, malabareak, eta abar.