
Irailaren 9tik 26 bitartean burutuko da BilbaoArten Bideodromoa, Nazioarteko Zine eta Bideo Esperimentalen Jaialdia.
Esperimentazioaren aldeko jaialdiak gaur berton zabalduko ditu ateak Euskal Zinema Esperimentalaren laginen emanaldiarekin. Arratsaldeko 17:00etan hasiko da ekimena honako lanen pantailaratzearekin: Luz a la deviva (17’51. Iñigo Salaberria); Zerua titia ematen (10’06. Aintzane Arangüena Ora-Arteta); Kretïar (08’00. Paula Bañuelos, Elbio Aparisi, Zuriñe Goikoetxea); Meteoros, aparatos y vórtices (13’49. Esteban Navarrete); El chófer (11’00. Khuruts Begoña); A.D. gogoan (04’20. Lorea Oar-Arteta Muñoa); Konpas (01’53. Luisa Montes Urrutxua); Muerte con olor a nube (05’27. Eli Belmonte); Fishura (06’49. Yago Mateo); Next (05’16. Hodei Zambrano & Haizea Pastor); I said I would neve talk about politics (10’31. Aitor Oñederra); Solitude (05’30. Beatriz Nieto); London reflects (03’12. Jokin Pascual & Javier Dampierre); Zeinuak (04’41. Koldo Almandoz); Trojan Horse (11’06. Simón García-Miñaúr); Hyenas (11’38. Ibai Vigil-Escalera); Alors on danse II (03’46. Jai Du).
Gaur ere, 21:00etatik aurrera Gerry Potter idazlearen errezitaldia izango da Zubiburu espazioan. Eta bihar Fernando Baenaren El sueño de Courbet lanaren emanaldia programatu da.
Azkenik, irailaren 21 eta 22an, Benjamin Zuber adituarekin zine esperimentalaren workshop-a antolatu da.
Programazio guztia Bideodromoaren webgunean topa dezakezue.