IKUS-ENTZUN

44. Euskal Zine Bilerak bere sariak banatu ditu

Azaroaren 22tik 25era bitartean, Euskal Zine Bilerako Sail Ofizialeko filmen lehiaketan 20 filmek parte hartu dute. Horien artean atera dira Izaskun Arandiak, Iratxe Fresnedak eta Ane Pikazak epaimahaikideek erabakitako saridunak.

Film onenaren saria, Iban del Camporen Serendipia lanarentzat izan da, “zinemagintzaren mekanismoa koherentzia osoz praktikan ipini dituelako”. Berak hartu ditu Urrezko Antzarra eta 1.900 euroko saria.
Zuzendaritza onenaren saria, Josu Martinezen Subandila pelikularentzat izan da. Berarentzat 1.600 euro eta Zilarrezko Antzarra.
Gidoi onenaren saria, Jorge Moneoren Begiak Hesteko Artean lanarentzat izan da. “Zinearen idazkuntzaren mugekin jolasten duen artefaktu bikaina”.
Azkenik, ikusleek saritutako lana Gorka Ezkibelaren Ostendene izan da.
Era berean, epaileek aipamen berezia egin nahi izan diote bi pelikulari. Alde batetik, Eukeni Arriortuaren Memoria lana eta Pello Seron eta Unai Zaballaren Yauri Etxalde filma.

Gazteei euskarazko ikus-entzunezko berriak ekoizteko bidea zabaltzea helburu duen Benito Ansola sariak 6. edizioa ospatu du. Aurtengo proiektu irabazlea Dena asmatuta dago izan da Jone Arriola Lobete, Ana Angulo Umaran eta Itxaso Frau Terradillos egileena.

“Aurtengo jaialdia igandeko palmaresaren emanaldiaz amaitutzat ematen dugu, baina 2022an berriz ere euskarazko zinema bultzatzen jarraituko du Euskal Zine Bilerak. Era berean, irabazleak ez ezik, partaide guztiak ere zoriondu nahi ditu, haien lanetan erakutsitako trebezia eta originaltasunagatik”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button