BERTSOTAN

Bertsolari Gazteen XXIX. BBK Sariketa finalaurrekoei begira

Gaur jokatu da Bertsolari Gazteen XXIX. BBK Sariketaren laugarren, eta azken, kanporaketa. Finalaurrekoak erabakita geratu dira.

Bilbon izan da gaur aurtengo edizioko laugarren saioa Hego Uribe eta Busturialdea taldeen artean. Irabazlea Busturialdea taldea izan da.
Busturialdea taldeak, beraz, azaroaren 17an Gernika-Lumon jokatuko den bigarren finalaurrekorako txartela lortu du. Bertan, Lea Artibai taldearekin jokatuko du saioa.

Lehenago azaroaren 15ean, Uribe Kosta eta Uribe Butroe elkarren aurrean arituko dira Abadiñon, 10:30ean.

Azkenik,  azaroaren 29an, Bilbon izango da final handia, 18:00etan hasita.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button