ARTEA

Carlos Ciganda pintorearen erakusketa, Iruñean

Carlos Ciganda pintoreak Iruñeko Conde De Rodezno galerian paratutako Ironías VII izenburuko erakusketa ikusgai da hil honen 21era arte. Iruñeko artistak ironiaz landu ditu bere lanak, izan ere, obra unibertsalak eta garaikideak hartu eta irauli egin ditu.

Hala, garai eta estilo guztietako lanak hartu ditu, eta bere galbahetik pasatu: klasikoak, inpresionistak, pop kutsukoak edo artista garaikideen margolanak. Horiek guztiak Cigandaren inspirazio bihurtu dira, eta berak barneratu eta lan pertsonalak egin ditu.

Hala, oraingo honetan 12 lan klasiko eta garaikide hartu ditu eta 2017 urterako egutegi bihurtu. Hauexek dira Cigandak bere egin dituen zenbait pintore: Goya, Cezanne, Gaugin edo Jamie Wyeth.

Conde De Rodezno galeriako Michel Menendezen esanetan, “Ironias izenburuko erakusketen seriean, Carlosen eboluzio artistikoa ikusi ahal izan dut, baina erakusketa honetan bere jardunak harritu egin nau. Bere pintura heldu eta ondu egin da, eta badirudi ez duela mugarik, urtero bere obra hobetzen duela”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button