MUSIKA

Niko Etxartek eta Pettik Iruñean joko dute ostiralean

Niko Etxart  Hapa Hapa bandarekin eta Petti Etxeko Uzta taldearekin arituko dira ostiralean Iruñeko La Zentral aretoan, 21:00etatik aurrera.

Etxartekin arituko den taldea, Hapa Hapa, hauexek osatzen dute: Dominic Earl (gitarra), Kiki Graciet (ahosoinua), Didier Etxeberria (baxua), Pierre Hartmann (atabalak) eta Kristof Ithurritze (teklatua).

Pettik, berriz, Etxeko Uztarekin joko du: Joseba Irazoki (gitarra), Iñigo Telletxea (baxua) eta Igor Telletxea (bateria). Izen bereko diskoa, Pettik & Etxeko Uzta Elkarrek argitaratu zuen aurtengo udaberrian. Elkar diskoetxearen arabera, “Pettiren diskoa, modernoa eta kalitate handikoa izango da. (…) Barrutik ateratzen diren kantu leunek, zeintzuk bizitza zailen memoriak daramatzaten, sentimendu zatikatuak, pasioak eta ametsak agertzen dituzte. Blues-rock-folk energikoa eta goxoa”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button