
Aurtengo Mendi Tour zikloak programa betea dauka otsailean Euskal Herriko hainbat txokotan. Euskal hiriburuetara joko du, Iruña, Gasteiz eta Bilbon emanaldiak eskainiz, eta ohiko hitzorduak izango ditu Leioan eta Eskoriatzan. Baina bihar bertan (hilak 5) Zangozaraino joango da.
Ohi den bezala, mendia, abentura, muturreko kirolak eta natura gaiak jorratzen dituzten pelikulak eskainiko dira emanaldi horietan guztietan. Horiexek dira 2020ko abenduan Bilbon egin zen Mendi Filmen sarituak izan zirenak edota gehien nabarmendu zirenak.
Mendizale, zinemazale, eta orohar publiko zabalarentzat gomendagarriak diren lanak honako datetan ikusi ahalko dira: Iruña, Golem Baiona (Otsailak 8-9-10-11); Leioa, Kultur Leioa (Otsailak 10-11); Gasteiz, Vital Fundazioa Kulturunea (Otsailak 15-17-18-19); Santutxu (Bilbo), Santutxuko Udaltegia (Otsailak 18-19-25); eta Eskoriatza, Zaldibar Antzokia (Otsailak 26-28).
Azken herri horretan, Eskoriatzan, 6. edizioa beteko du Mendi Tourrak, Zaldibar Antzokian, eta aurten, pelikula emanaldietako bi egunez gain, Iñurrategi Anaiak, Mendiari Bihotz Emanak komiki liburuaren aurkezpena ere egingo da (hilak 19an).