
Uharte Zentroak Postontzi irekia izeneko deialdia zabaldu du tokiko taldeek edo lantaldeek proposatutako proiektuak abian jartzeko edo haien jarraipena egiteko. Berez, lekuko komunitate artistikoarekiko etengabeko hartu emana eta beharren entzutean oinarritutako ekimena da.
“Ehun artistikotik egiten eta pentsatzen jarraitzeko, proiektu sailkatuek deialdian aurkeztutako taldeekin batera garatutako lan bilkura batean hautatuko dira. Hau da, proiektuak garatzeko interesa duten taldeek, hautaketa prozesuan aktiboki parte hartuko dute, modu honetan taldeen arteko interakzioa bilatzen da, jakintzen trukaketa eta plazaratutako proiektuen hobekuntzarako proposamenak egin ahal izanen dira. Hautatu gabeko proiektuak hurrengo deialdietan aurkeztu ahal izanen dira”.
Parte hartzaileak honakoak izan daitezke: arte garaikidearekin zerikusia duten eta Nafarroarekin lotura duten talde edo kolektiboak, proiektu bat komunitate artistikotik eta harentzat garatzeko edo jarraitzeko interesa dutenak.
Ekimenak honakoak eskainiko ditu: 3.000€ dira, gehienez hiru proiekturi emateko (1.000 euro proiektuko), Uharte Zentroan lan egiteko espazioa eta bertako baliabide tekniko eta teknologikoak, eta bertako taldearen jarraipena eta aholkularitza.
Proposamenak otsailaren 18rako helarazi beharko dira.
Bete beharreko guztiak Postontzi irekia deialdiak ditu



