BESTELAKOAK

Errefuxiatuei buruzko jardunaldiak, Markinan

Errefuxiatuak ardatz hartuta, gai horren inguruko jardunaldiak antolatu dira markinako Uhagon Kulturgunean. Hitzaldi, argazki erakusketa, eta dokumental emanaldi baten bidez eragin berezi bat lortu nahi da gizartearen sentsibilizazioan.

Jardunaldiak otsailaren 3an hasiko dira Cesar Manzanos EHUko irakasle eta Salhaketako kidearen hitzaldiarekin: Kapitalismoaren zoramena eta beldurraren gizartea: etengabeko gerraren merkantilismoa eta gizartean dituen eraginak.

Igandean izango da hurrengo hitzordua, eta bertan, Refugiados, camino a ninguna parte izeneko dokumentala ikusteko aukera egongo da, 18:30ean. Filmean azaltzen den egoeraz berba egiteko Unax Blanco dokumentalaren egilea eta Idomenin eta Thesalonikan boluntario joan ziren Oihana eta Enara Goikoetxea Osa ondarrutarrak bilduko dira, eta euren esperientzia kontatuko dute.

Honekin batera, otsailaren 5etik 19ra bitartean, Josu Peña argazkilariaren Lotsa izeneko argazki erakusketa jarriko da ikusgai kulturguneko kafetegian.

REFUGIADOS , camino a ninguna parte from asylum on Vimeo.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button