ARTEA

Vicente Ameztoy artistari buruzko erakusketa birtuala

Bilboko Arte Ederren Museoan, Vicente Ameztoy (Donostia, 1946-2001) artistaren gaineko erakusketa abiatu zen pandemiak ekarritako egoera latz hau etorri baino lehen.

Orain, antolatutako erakusketa oinarri hartuta, entitate horrek euskal pinturako artistarik originalenetakoa eta sailkaezinetakoa den Vicente Ameztoy pintoreari buruzko hainbat material eta dokumentu zabaldu nahi izan ditu.

Hala, margolariari eskainitako erakusketan zehar egindako ibilbidea erakusten da laburpen-bideo baten bidez. Mostra horretan, bere lanaren irakurketa osoa eskaintzen da, 53 margolanen bidez.
Beste alde batetik, museoaren zuzendari Miguel Zugazak programatuta, Miriam Alzuri eta Javier Viar komisarioek erakusketaren gaineko beren ikuspegia emango dute.
Ikus-entzunezkoek ere protagonismoa hartuko dute, eta horretarako Jesus Almendros zuzendariaren Miradas film laburra eskainiko da.
Horretaz guztiaz gain, hainbat argitalpen ere eskainiko dira modu digitalean, tartean, Javier Viar adituaren Inbasio klorofilikoa izenekoa.

Horiek guztiak ikusi eta irakurri nahi badituzue, Bilboko Arte Ederren Museoaren atal honetan dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button