ARTEA

“Miralda Madeinusa” erakusketa inauguratu dute Azkuna Zentroan

Antoni Miralda (Terrassa, 1942) artista katalanak 1970eko hamarkadaren erdialdean AEBetan egindako obra biltzen du Miralda Madeinusa erakusketak. Museu d’Art Contemporani de Barcelonaren (MACBAren) erakusketa bat da, eta urriaren 1era arte egongo da ikusgai Azkuna Zentroan. Horrekin batera, erakusketaren beste zati bat  Bilboko Artelan Berreginen Museoan paratu dute, urriaren 1era arte. Vicent Todolik komisariatu du erakusketa.

Azkuna Zentroaren arabera, “Antoni Miraldaren  artxibo pertsonaletik abiatuta, garai hartan egin zituen instalaziorik nabarmenetako batzuk berreraikiko dira, eta materialen aukeraketa zabala jarriko da ikusleen esku, haren lanaren sorreran barneratu ahal izateko: ekintzen ikus-entzunezko grabazioak, marrazkiak, zirriborroak, fotografiak eta bestelako material dokumentalak, gehienak argitaragabeak”.

Erakusketa lan hauek osatzen dute: Breadline (1977), sandwichak egiteko ogiz egindako ilara; Wheat & Steak (1981), Kansas Cityko kaleetan barrena egindako desfile antzeko performancea; El Internacional Tapas Bar & Restaurant (1984-1986), “New Yorkeko TriBeCa auzoan zabaldutako esperimentu soziala eta artistikoa”.

Bilboko Berreginen Museoan, halaber, Janari santua (1984-1989) instalazioa ikus daiteke:  Kultura afro-karibetarrak egungo Amerikan utzitako legatua biltzen du.

Informazio gehiago: azkunazentroa.eus.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button