Webgunean etengabe jaso diren lanak zinemakoak edo animaziokoak dira, azken hauen barruan animazio teknika guztiak onartu dira (3D, Flash, stop-motion…).
Dakikezuenez, gaia librea izan da, eta lehiatzeko, 2009ko urtarrilaren 1etik aurrera egindakoak izan dira.
Esan dugun bezala, lanak jasotzeko epea joan den barikuan amaitu zen, eta orduan film irabazleak eta emanaldi berezi bat osatuko duten lanak aukeratuko dira, aurtengo FANT jaialdiaren barruko gau berezi batean eman ahal izateko.
Jaso diren 150 lanen artean kalitatea da azpimarratzekoa, izan ere, teknika ezberdinez lantutako lan eder asko jaso dira. Herrialde askotatik etorri da partaidetza: Argentina, Mexiko, Kroazia, Italia, Txile, Peru eta abar. Nabarmentzeko da Euskal Herritik jaso den lan kopuru handia.
Hala, Euskal Herrian eginiko 40 lan inguru jaso dira, inoizkorik gehien. Horietariko asko, gainera, euskaraz. Halaber, iaz baino film gutxixeago hartu dira, filmen kalitatea, ordea, askoz hobea da.
Orain, ikusi eta gozatu.
Nontzeberri