LITERATURA

2009ko R. M. Azkue Literatur Sariak banu dira gaur

Adinari begira, bi maila antolatzen dira urtero: A maila, 11 eta 14 urte bitarteko gazteentzat; eta B maila, 15 eta 18 urte bitartekoentzat. Sariek bi lan mota onartzen dituzte, narrazioa eta olerkia. Eta aurten 219 lan aurkeztu dira.
A mailan Yolanda Arrieta, Igone Etxebarria eta Antton Irusta ibili dira. Epaimahai lanetan eta B mailan Joseba Butron, Jabier Kaltzakorta eta Ibon Egaña.

A mailako narrazio alorreko lehen saria Zoritxarreko sekretua izan da. Mikela Atxoarena (Arrosa – Lapurdi). Ikastetxea: Kanboko Xalbador Kolegioa.
Olerki alorrean lehengo saria: Nire herria. Maialen Akizu (Urretxu – Gipuzkoa). Ikastetxea: Iparragirre Institutua.

B mailan eta narrazio alorrean lehengo saria hauxe izan da: Korapilo bako soka. Nerea Eizagirre (Zumaia – Gipuzkoa). Ikastetxea: Zumaiako Institutua.
Olerki alorrean lehen saria honako: Flora. Leire Arenas (Azpeitia – Gipuzkoa). Ikastetxea: Ikasberri Ikastola.

Beste aldetik gaurko ekitaldi berean, BBK-Euskaltzaindia Literatura Ataria aurkeztu du Akademiak. Atari honetan literatura arloan Bilbao Bizkaia Kutxa eta Euskaltzaindiak elkarrekin egin duten lan oparoaren berri ematen da eta gaurtik aurrera, Euskaltzaindiaren Informazio eta Komunikazioen Teknologien batzordearen ekimenez, Euskaltzaindiaren webguneko helbide honetan kontsulta daiteke.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button