
Arkupehotsak ekimen berria sortu du Azpeitiko Sanagustin kulturguneak, helburu zehatz batekin, “sortzaile berriei nahiz garatze bidean dauden musika proiektu berriei plaza bat ematea”.
Kulturaz izeneko kooperatibaren xedeetako bat sortzaile berriei babesa eskaintzea izan da, eta marko horretan sortzen da egitasmo berria. Hala, talde batek diskoa edo bideoklipa grabatzeko aukera izango du eta hainbat taldek kontzertuak emateko parada izango dute.
Hortaz, antolatzaileek helburu batzuk zedarritu dituzte, ekimenaren nondik norakoa azaltzeko orduan: Musika sortzaile berriei nahiz garatze bidean dauden musika proiektu berriei plaza duin bat eskaintzea; herriko, eskualdeko eta oro har Euskal Herriko sortzaileen dinamika aktibatzea; euskarazko sorkuntzarako baliabideak jarri eta euskal musikari hedapena ematea; musika sortzaile berrien erreferentzia puntu bat izatea; eta inguruan dauden sortzaileak balioan jarri eta euren jardunerako tresnak eskaintzea.
Zein den hori guztia mugitzeko plana, hemen irakur dezakezue.



