Seigarren bilduma atera berria da eta zortzi kantu biltzen ditu. Binilo formatuan eskura daiteke, baina egitasmo honen webgunean dohain deskarga daiteke. Bildutako taldeak honako hauek dira: Tximak, Underneed, Zezenaren Taldea, Zaparrada, The Red Hot Nipples, Kadjoo, Baptiste Daleman eta The Enterprise. Denak zuzenean arituko dira diskoa aurkezteko antolatu dituzten bost kontzertuetan: Hendaian hilaren 29an (Merkatua), Hazparnen azaroaren 6an (Ttattola), Itsasun azaroaren 12an (Goxoki), Biarritzen azaroaren 27an (Atabal) eta Senperen abenduaren 4an. Hemen kontzertuen xehetasun gehiago jasotzen da.
Taldeei dagokienez, eta gutxi batzuk nabarmentzearren, Tximak taldea, 2008an sortu zen eta Sorkun, Zea Mays, Dover edo PJ Harvey taldeen eragina dauka; Zezenaren Taldea, berriz, 2007an eratu zen eta "punk boltxebikea" jotzen du, eta Baionako Zaparrada, rock talde sendoa da. Bestalde, bildumako taldeek hainbat talde ezagunekin joko dute, tartean, Mikel Hats, Willis Drummond, edo The Sparteens.
Gainera, Iparraldeko Konpilazioa-ren 7. edizioa prestatzen hasiak dira. Horrela, interesatuak dauden taldeek beren maketak helbide honetara igor ditzakete 2011ko martxoaren 31a baino lehen: Lanetik Egina. Iparraldeko Konpilazioa. Pausuko, 75. 64700 Hendaia.
Eke.org-ek bidalita